XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ur zikina edo kutsatua ez da edangarria.

Denon artean zikintzen dugu ura, garbiketa edo erabilpen desegokiaren ondorioz.

Hala ere, industriguneetan kutsatzen da gehien bat, han erabiltzen baitira produkturik gogorrenak.

Jo dezagun, gure erruz, lurreko ur dena edangaitza bihurtzen dela.

Horrek ekarriko lituzkeen kalteak izugarriak izango lirateke.

Taldeka jarri eta eztabaida ezazue ur edangarriaren arazo hau.

Zer gerta daiteke?

Nolako ekintzak egingo ditugu uraren kutsadura gutxiagotzeko eta ur edangarria zaintzeko?

Horretarako zuek zer egin dezakezue etxean, eskolan eta herrian?

Adibidez, zer gertatzen da irekita uzten den txorrotarekin?

Ba al zenekiten ur tanta jarioka ari den txorrotak egunean 32 litro ur edangarri gasta ditzakeela?

Zer izango da hobea uraren mesederako, dutxatzea ala bainatzea?

Zergatik?

Hainbeste gauza ikusi eta ikasi ondoren, honez gero amorratzen egongo zara Kirikitxorekin batera ariketak egitera joateko.

Zoaz ba, 2. lan-koadernoko 45. orrialdera.

Erne! Kanila erabili ondoren, endo itxita utzi.